Testuak

Testuak

Geurea

2018-11-11 0 Comments

In memoriam

Zeinen latza maisu eta, batez ere, lagun maite bati buruzko testua orainaldian ontzen hasi eta iraganean idatzi beharra…

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Etxe mutua

2018-10-10 0 Comments

–Eguneko lehen kasua, zuentzat.

Ez zen egunekoa bakarrik, nire lehen kasua ere bazen, aste hartan bertan igaro bainintzen atezaindegitik ikertzaileen taldera; ez dohain berezirik nuelako, baizik eta urtean zehar gure bulegoko ertz guztiak menperatu zituen soraiotasuna abuztuaren lehen astean, oporren lasaitasunez mozorrotzen zelako. Juanek ere ezer larririk ez gertatzearekin egiten zuen amets, edozein gertaerak eskatutako diligentziak irailera erraz atzeratzeko aukerarekin.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Olatua

2018-06-29 0 Comments

“Our gaze is submarine”

Duela urte batzuk surflari batek esan zidan argiak erakusten ziola olatuaren sakonera; argiak, ur-azala, arnasbidea. Itsas barnetik jaurtitako begirada ederra bezain zirraragarria da haur batek gure ur gazi eta gordinetatik emandakoa.

Jarraitu irakurtzen
Testuak

Esker oneko hitzak, Irun

2017-12-01

Aurtengo udan, maiz aritu da abesten Nina Simone gure sukaldean. Berak zioen askatasuna beldurrik gabeko lurraldea zela eta ondotxo zekien ez zela herrialde horretan bizi, etxe barruan baitzuen, maite zuela zioen gizonarengan, bere izuaren jatorria.

Jarraitu irakurtzen